Azido sulfuroso
Ez da azido sulfurikoarekin nahastu behar.
Azido sulfuroso | |
---|---|
Formula kimikoa | H2SO3 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | hidrogeno, oxigeno eta sufre |
Base konjokatua | bisulfite ion (en) |
Mota | mineral acid (en) , sulfur oxoacid (en) eta diprotic acid (en) |
Tautomeroa | sulfonic acid (en) |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,03 g/cm³ (20 °C, likido) |
Masa molekularra | 81,972 Da |
Erabilera | |
Rola | primary metabolite (en) |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | LSNNMFCWUKXFEE-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 7782-99-2 |
ChemSpider | 1069 |
PubChem | 1100 |
Gmelin | 48854 |
ChEBI | 1458 |
ChEMBL | CHEMBL1161699 |
ZVG | 5670 |
EC zenbakia | 231-973-1 |
ECHA | 100.029.066 |
Human Metabolome Database | HMDB0000240 |
KNApSAcK | C00050497 |
UNII | J1P7893F4J |
KEGG | C00094 |
Azido sulfurosoa (H2SO3)[1] edo azido (IV) trioxosulfurikoa sufre dioxidoa uretan disolbatzean sortzen den konposatu inorganikoa da, zehazki, oxoazidoa. Giro-tenperaturan egoera likidoan dago, ezegonkorra da eta sufre usain sendoa du; kimikako edo medikuntzako produktuak ekoizteko erabiltzen da, baita ere papera edo erreaktibo analitikoa ekoizteko eta petroliotik eratorritako produktuak fintzeko. Erreduzitzaile indartsua da eta kloroak kaltetutako materialetako orbanak zuritzeko erabili daiteke, besteak beste. Era naturalean ere sor daiteke, baldin eta sufre dioxidoa euri tantetan disolbatzen bada, hala, euri azidoa eraginez.
Ezaugarriak eta prestaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laborategian prestatzeko, uretan disolbatutako sodio sulfitoari azido klorhidrikoa gehitu behar zaio, ondorengo ekuazio kimikoa jarraituz:
Sufre dioxidoaren uretako disoluzioetan Raman espektroskopiak soilik SO2 molekulari eta disulfito ioiari dagozkien seinaleak erakusten ditu. Seinale horien intentsitateak ondorengo oreka-ekuazioarekin bat datoz:[2]
; Ka = 1.54×10−2; pKa = 1.81
Zeinetan Ka azidotasun konstantea den.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Konposatu ez organiko hirutarren formulazioa - hiru» www.hiru.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
- ↑ Jolly, William L.. (1991). Modern inorganic chemistry. (2nd ed. argitaraldia) McGraw-Hill ISBN 0-07-032768-8. PMC 22861992. (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).